Euskararen Egunerako bidelarien eta bidelagunen asmoak II

Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da, eta horren harira, Mintzaneteko bidelariei eta bidelagunei egun horretarako zein asmo duten galdetu diegu, baita euren herrietan nola ospatuko duten ere. Hauek izan dira erantzunak:

ALBERTO ELEJALDE (GERNIKA-LUMO, BIZKAIA, 1967)

alberto-elejalde-mintzanet“Orain arte  lan eguna izan den urteetan nire lantokian hainbat kartel ipintzen nituen “Euskarak 365 egun ditu” leloagaz, eta gero gure herrian asteburuan egiten ziren ekitaldietan parte hartzen nuen.  Lehen aipatutako kartelak dioen bezala Euskarak 365 egun ditu, eta hori da nik gure hizkuntzari egiten diodan omenaldirik xumeena 365 egunetan euskara erabiliz, lanean lehenengo hitza euskaraz esanez, kalean, dendetan , administrazioan,eta etxean,  hori da gure hizkuntza ikusgai egiten duena. Honegaz ez dot esan nahi egun horretan egiten diren ekitaldiak txarto daudenik, erdaldunak Euskarara hurbiltzeko aukera izan daitekeelakoan bainago. Gure herrian hainbat gauza egongo da, eta seguraski zeozertan parte hartuko dot”.

JON ZARATE (AULESTIA, BIZKAIA, 1979)

“Goizean lehenengo gauzatxoa 9 hilabeteko alabatxoari eta nire Loreari euskarazko muxu goxoarekin batera maitte zaittuet esango diet. Ondoren arrebari deitu eta indarra eta kemena bidaliko dizkiot. Durangoko azokara 10etarako Ika-Mizka saioaren aurkezpenera, ondoren “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” ekitaldira joango naiz Bilbora eta arratsaldean Aulestiko plazan batuko gara herriko beste familia eta umeekin euskaraz jolas eta bizitzeko. Ahaztu gabe Lekeitioko lagunekin whatsappez euskaraz arituko naizela”.

MADDALEN DÍAZ (IKAZTEGIETA, GIPUZKOA, 1991)

maddalen-diaz-mintzanet“Abenduaren 3an Santiago de Compostelan egongo naiz bi lagunekin. Euskaldunak dira biak, beraz euskaraz hitz egingo dugu, baina ez dut uste ezer berezirik egingo dugunik, beste urteetan behintzat ez baitugu ospatu. Euskararen eguna dela aipatu bai, baina ospatu gabe. Pena da, badakit. Egia esan inoiz ez dut ezer berezirik egin euskararen egunean. Eskolan ospatzeko joera genuen baina ez naiz gogoratzen zehatz-mehatz zer egiten genuen. Aurten lagunekin egongo naiz beraz, euskeraz hitz egiten, besterik gabe”.

JOSERRA ONANDIA (GETXO, BIZKAIA, 1945)

“Aurten, euskaltegiz aldatu dudanez, ez dakit ziur nola izango den egun berezi hau. Goizean euskaltegiko etxerako lanak egin ondoren, Algortako ekitaldi batzuetara joango naiz, gure abesbatza Algortan abestera irtengo da eta beti bezala partaidea izango naiz. Gure Bilboko Labayru euskaltegiak, ekitaldi bat antolatuko badu, nik ere pozik parte hartuko dut. Egun berezi hau, euskararen  erabilera esnatzeko ona da, baina euskara egunero bizitzeko da, edonon eta edonorekin hitz egiteko. Nire helburua euskara ondo erabiltzea da; ikasi eta erabiltzen dugunean horrekin gozatuz. Gure herrian ekitaldi batzuk izaten dira. Euskaltegiek Egizu taldearekin hainbat ekintza egiten ditu: antzerkiak, dantzak, gosari, askari eta baita merienda-afaria ere. Ikastolak ere ekitaldi ugari antolatzen ditu, ikasle gazteekin. Algortako abesbatzak abestera irtengo dira, banda-doinua ere ez da faltako. Ea lortzen dugun egun berezi honekin Getxoko lagunek, kalean eta etxean ere, euskaraz sarriago hitz egitea”.

EVA MEÑIKE (ARRIGORRIAGA, BIZKAIA, 1975)

eva-menike-mintzanet“Herrian, Arrigorriagan, ekimen berri bat bultzatzen ari gara (Baietz (365!) Arrigorriaga, twiter eta Facebooken ikus dezakezue, edo http://www.berria.eus/paperekoa/5001854/018/004/2016-11-15/arrigorriagan_baietz_365.htm), eta horrekin batera hainbat ekintza egingo dira herrian Euskararen Eguna ospatzeko. Nik, ordea, ez dakit asteburua bertan pasatuko dudan ala kanpora joango naizen”.

ANICETO AJURIAGOGEASKOA (MUXIKA, BIZKAIA, 1946)

“Egunero bezala, egun horretan ere nire hizkuntza euskara izango da. Hortik aparte egun berezia ere izango da niretzat. Goizez Berbalagunen parte hartuko dut Gernikan, eta eguerdi aldera  Luis Baraizazarraren omenaldian izango gara emaztea eta biok. Arratsalde-iluntzean Larrabetzun izango gara Bizkaiko Bertsolari txapelketako finalaurreko azken saioan”.

JOXE MARI ALLUR (LAZKAO, GIPUZKOA, 1944)

joxe-mari-allur-mintzanet“Nik ez dut ospatzen euskararen egunik. Nire apustua euskaraz bizitzea denez, larunbatean ere horretan saiatuko naiz. Dena den, oraindik ere bultzadatxo bat eman nahirik edo, Lazkaoko herrian Euskararen Egunaren bezperarako egitaraua ia egina dago eta hor doakizu. Bezperarako esan dut, larunbatean jendeak aurreragoko lanak izanen baititu. Asteburua denez, aisialdirako erabili nahiko du jendeak. Aisialdia delako ez al dute erdara erabiliko behintzat”.

IÑAKI AIZPURUA (USURBIL, GIPUZKOA, 1956)

“Nik ospatuko dudan moduari dagokionez, herriko ekitaldietan parte hartuz izango dela besterik gabe. Eta Usurbilen antolatu diren ekitaldiak, ondoko hauek:

Lehiaketa: ‘Euskarari zein esaldi eskainiko zenioke?’.

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunari begira, eta Ez Dok Amairuren 50. urtemugarekin bat eginez, jaialdi bat antolatzen dabil herriko artisten taldea. Hitzordu honi begira, herritarren parte hartzea sustatzeko lehiaketa bat jarri dute martxan. ‘Euskarari zein esaldi eskainiko zenioke?’. Zuen erantzunak Etumeta AEK euskaltegian, Sutegi udal liburutegian, Udarregi Ikastolaren eraikinetan eta Oiardo Kiroldegian jarriko diren postontzietan utzi ditzakezue. “Bertan utzi beharko da esaldia, norbere izen-abizenak jarrita”, ohartarazi dute antolatzaileek”.

JUAN RUIZ (ALTZO, GIPUZKOA, 1963)

juan-ruiz-mintzanet“Altzon eskolakoek zer edo zer prestatu dutela uste dut, baina sorpresa izango da eta bertako euskaltegikoek, oker ez banago, adierazpenen bat zabalduko dute. Nik, berriz, ez dut egun berezirik euskarari eskaintzeko. Urteko guztiak dizkiot emanak. Biziarteko oparia”.

 

NATALIA G. JARAUTA (TUTERA, NAFARROA, 1977)

“Abenduaren 3an  Euskararen Eguna ospatzen da eta aurten ere Tuterako Euskara Eguna da. Egunean zehar  egongo dira gauzak Tuteran eta lagunekin  haietara joango naiz: hamaiketakoa, jolasak, jauziak, triki-poteoa, bertso bazkaria,  kontzertuak eta abar, baina batez ere, oso giro ona. Hau nire lehen Tuterako euskal eguna izango da, nahiz eta Tuterakoa izan, urte azkoz Euskal Herritik kanpo bizi izan nintzelako. Pozten naiz hemen egotea egun horretan eta seguru primeran pasatuko dugu. Apurka-apurka baina euskara zabaltzen da Tutera eta Nafarroako Erriberatik”.

MARIA JESUS AMUNDARAIN (ORDIZIA, GIPUZKOA, 1956)

maria-jesus-amondarain-mintzanet“Euskararen eguna aurten nire herriko ekintzetan parte hartuz ospatuko dut. Aurreko urteetan lantokikoetan ere parte hartu izan dut, baina aurten, erretiratuta egonik, Ordizikoetan parte hartuko dut”.

 

BEATRIX FAERBER (CORK, IRLANDA,  1968)

“Hemen, Corken, Euskararen Eguna ere bai ospatuko dugu, baina azaroaren 30ean 16:00etan. Bi hitzaldi  antolatuko dute Amaia Arakistainek (Euskal Lektora) eta bere lankideak, hauek dira:

– El exilio vasco de la Guerra Civil. La labor del Gobierno Vasco. Iñaki Goiogana

– Poemas naufragos. Isaac Xubin”.

MARIA BEGOÑA TISERA (SAN NICOLAS, ARGENTINA, 1964)

maribe-tisera-mintzanet

“Urtero bezala, Euskararen Eguna ospatzen dugu euskal etxean. Duela bi urte,  jaia partekatzeko beste euskal etxe batzuetako lagunak gonbidatu genituen. Urte honetan, Euskal mitologiari buruzko hitzaldiarekin  hasiko da, gero, jokoak, sketchs, eta etxeko abesbatzak kantatuko du. Horretaz gain, Aitzol Abala dantza- zuzendariarekin Ekin dantza taldea arituko da, eta lehenengo aldiz, gure dantza taldeak dantzatuko du.Hasteko etxeko sukaldariek janariagoxoa prestatuko dute eta arroza txipiroiekin, txistorra eta postrea izango da menua. Normalean jai hau bukatu eta gero, euskal etxeak bere ateak ixten ditu martxora arte, baina oraingo honetan ez da horrela izango, hurrengo urtarrilean udako barnetegia izango dugu eta , azkena.

 LUIS BETANZOS  (MUXIKA, BIZKAIA, 1964)

“Parkatu baina niretzat egunero da Euskara Eguna. Egunero nago gaztelaniaz aritzen diren euskaldunekin inguratuta, beraiekin “borrokan” euskaraz bizi nahi dudalako.
Muxikan, ni bizi naizen herrian, egingo den jaia antolatzen laguntzen aritu naiz aurreko egunetan”.

 RAFA RETEGI (IGANTZI, NAFARROA, 1962)

rafa-retegi-mintzanet“Egia esateko ez dut ezer berezirik eginen, gu egunero euskaraz bizi gara eta uste dut zorte handia daukagula”.

 

 

MARISA BARRENA (DURANGO, 1951)

“Euskararen eguna 2016. Nire gustuko lema “euskarak 365 egun” izaten da. 2016ak ordea, 366 egun ditu, beraz, abenduaren 3a modu berezian igarotzea erabaki dut. Euskaraz baino ez dut hitz egingo egun horretan, hau da datorren zapatuan. “Zer da egun bat” esango du askok? Lutxo Egiak 30 egun egin zituen. Ez da asko, baina zapatuan Durangon, egun osoa, euskara hutsean igarotzea lortzen badut, 366. egun horretakoa ondo bete dudalako poztasuna izango dut. Hainbat ohitura aldatzea eskatuko dit. Zenbait lagunekin berbarik ez egitea. Mutu itxura izatea zenbait momentutan. Baina berdin zait.

Abenduaren 3an EUSKARAZ baino ez dut HITZ EGINGO. Egun osoan.

Durango herri mailan dagoen ekimenik interesgarrienetarikoa BERBARO elkarteak antolatzen duena iruditzen zait”.

ALFREDO LABORDE (TRES ARROYOS, ARGENTINA, 1970)

alfredo-laborde-mintzanet “Bai noski, ENE ospatuko dugu gure euskal etxean(Hiru Erreka), Joakin Ameztoik (euskara ikaslea) eta biok jaia antolatuko dugu, horregatik musika, dantza, irakurgaia izango dugu, eta hitzaldi txiki bat egingo dut, euskarari buruz hitz egingo dut, eta bere egoera ere bai, hala ere, akatsak egon daitezke, baina egiten duguna bihotzarekin izango da, benetan. Euskarak egiten nau, horregatik harro nago!!!

ANI GOYHENETCHE-ETCHEVERRY (UREPELE, BEHE NAFARROA, 1959)

ani-goyhenetche-mintzanet“Euskararen egunari doakionez, ez dut uste deus antolatzen duten gure herrian (izanik ere Xalbadorrena!). Gure herrian, herritarrek (bereziki xaharragoek eta gure belaunaldikoek) euskara ibiltzen dugu ezpainetan egun guziez, gure arteko harremanetan eta hemendik urruntzen girelarik, ahal dugun guzietan. Gazteek aldiz, indar egin beharko dute, kontzientzia hartze bat izan beharko da horien baitan, ohartze bat galtzeko irrisku haundian dela gure ama hizkuntza. (Hortarako, lan egiten dugu Adur euskal elkartean). Elgarrekilako harremanetan, gazteek  euskara baliatu behar lukete erdararen orde, bai lanean, bai aisialdietan. Hori beharrezkoa ikusten dut euskara mendra ez dadin, eta azkenean erdaldun bilaka ez dadin gure herria. Euskara baita gure izaitearen gakoa (giltza)! Gai huni buruz erran dezaket aunitz gehiago…”.

PILI IBARRA (GERNIKA, BIZKAIA)

pili-ibarra-mintzanet“Ni Gernikan BERBALAGUNeko arduraduna naz, eta aurten 6. urtea izango da “Hamaika orduko irakurraldia” prestatzen doguna. Goizeko 9:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte aukeratutako liburua irakurtzen dogu ikastetxeek, komunikabideek, Berbalagunkideek, Udaleko langileek, bertso-eskolak, dantza taldeak, euskaltegiek, partikularrek, zinegotziek, idazleak, …. hainbat lagunek hartzen dute parte jarduera horretan. Hau KORRIKA txiki bat antolatzea bezalakoa da, bakoitzari esan behar diogu zer ordutan eta zein orrialde irakurri behar duen, ….  Orain arte, politto atera jaku.

Irakurri doguzan liburuak hurrengo hauek: Garoa, Zazpi etxe Frantzian, Handik goitik itsasoa ikusten da, Hamaika pauso, Baleen berbaroa eta aurten Joseba Sarrionaindiaren Narrazio guztiak”.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude