Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
EAS
Euskaren eremu osoan hizkuntza-egoera sozialaren berri emango duen adierazle-sorta da Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Era planifikatuan eta sistematikoan diseinatua eta modu iraunkorrean eta antolatuan datuz elikatuta eta eguneratuta dago. Euskararen egoera eta bilakaera jasotzeko eta ezagutzera emateko helburua du EASek; gizartearen esparru desberdinetan euskarak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balio behar du.
Jaitsi infografia hau, ikusteko nola egin pauso gutxitan. (PDF, 1 MB)