‘Euskal Sortzaileak Sarean’ programa bueltan da

‘Euskal Sortzaileak Sareak’ programa bueltan da. Maramara * taldeko eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, berriro ere,  Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

Apirilaren 20an, Unai Elorriaga idazlea Brnoko unibertsitateko ikasleekin arituko da iazko ‘Euskal Sortzaileak Sarean’-eko edizioa itxiz. Hilaren 24an, aldiz, Pio Perezek Moskuko ikasleekin egingo du elkarrizketa Euskal Kultura ardatz hartuta edizio berriari hasiera emanaz, eta Ainhoa Ayerbe irakurlearen gidaritzapean.

Aurtengo edizio berrian, sortzaileek euskalgintzarekin lotutako arlo ezberdinak landuko dituzte, eta honakoak izango dira protagonistak, besteak beste: Eider Rodriguez, Ur Apalategi edota Ludger Mees.

Etxeparek mundu osoko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet webgunearen bitartez gauzatuko da, iazko programaren arrakasta ikusita.  Hemen dituzu ikusgai orain arteko bideoak.

Bolognako unibertsitateko irakurlea, Iñaki Alfaro, Miren Amuriza bertsolariarekin egin zuen saioa gidatzen
Bolognako unibertsitateko irakurlea, Iñaki Alfaro, Miren Amuriza bertsolariarekin egin zuen saioa gidatzen

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude