Twitterren lehiaketa bat jarri genuen martxan azpian dagoen irudiaren esanahia topatzeko.
Begoña Durruty Arizkungo artistak sortu du irudia, eta interpretazio asko jaso ditugu.
Bergarako Enara Aizpuru (@eznazazu) izan da Etxepareko Institutuko euskal kulturari buruzko liburu sortaren irabazlea.
Hauxe izan da bere iritzia: “Nik gau ilunean, basoan, linterna baten argia bapatean, gaueko animaliak harrapatu ditut zuhaitzetako adarretan, ixiltasunean”.
Zorionak, Enara!