Euskaraldia: ez galtzeko gida laburra

Oraindik ez dakizu zer den Euskaraldia? Jarraian argibide erraz batzuk zuk ere proiektuan parte hartu ahal izateko: 

Zer da? Euskaltzaleak aktibatzeko ekimena. Zure egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzazun. 

Noiz? Ekimena hilabete hauetan antolatzen ari dira, baina ekitaldi nagusia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da.

Zer egin behar duzu? Egun horietan 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtuko dira. Ahobiziek ulertzen duten guztiei euskaraz egingo diete. Belarriprestek: gutxienez euskaraz ulertzen dute. 

Nola? Izena eman beharko duzu (udazkenean), eta identifikaziorako txapak baliatuko dituzte.

Non? Proiektua Euskal Herriko herri bakoitzean antolatzen diren taldeek kudeatuko dute. 

Begiratu zure herriak izena eman duen: www.euskaraldia.eus

ahobizibelarriprest

 

 

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude