Mintzorduak albisterako irudia-mintzanet

Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan

Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu.  Antolatutako  mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako.

Elkarrizketa
Euskal Herriko erreferenteak hizketan jartzea da asmoa. Hizkuntza, kultura, kirola, politika, ekonomia, eguneroko bizitza edota etorkizuna hizpide hartzeko. Aurrez aurre. Eta publikoarekin. Jendaurrean, 2deo egoitzan abiatu, eta Euskal Herriko beste toki batzuetan egiteko asmoarekin.

Narratiba berriak
Elkarrizketa zuzenean izango da. Jendaurrean. Eta zuzenean erretransmitituko dugu gure mintzanet.eus plataformaren bitartez.
Eta mundu osoko Mintzaneteko erabiltzaileek zuzenean ikusi ahal izango dute. Une berean.

Halaber, elkarrizketarekin pieza berriak osatuko dira, editatuak. Bost minutuko piezak edota elkarrizketako pasarte garrantzitsuenak biltzen dituena.
Errealizazio on batekin, kamara eta plano ezberdinak uztartuz. Hurbiltasuna, sakontasuna, argitasuna… Ikus-entzunezko teknika narratiboekin ere eskuratuz.
Maila handiko elkarrizketak eskaintzea da gure xedea. Kalitate teknikoa eta diskurtsiboa.
Hiztun, bidelagun eta bidelariek goza dezaten.

Jendea hizketan jarri nahi dugu, eta horretarako, ordenadore pantailak baliatzen hasi ginen duela 10 urte. Pantailak ugaritu dira, eta era eta neurri ezberdinetakoak erabiltzen ditugu gaur egun. Hizketan jarraitzen dugu. Mezuak trukatzen ditugu. Eta gure egunerokoan leku garrantzitsua hartzen du.

Tabakalerako 2deo laborategiaren baitan Mintzorduak antolatu, grabatu, ekoitzi, postproduzituko ditugu. Eta horrez gain, podcastak eta euskara praktikatzeko aukerak uztartu nahi ditugu. Euskaraz urriak dira euskara ikasten eta praktikatzeko ahaleginetan ari den jendearentzako material digitalak. Beren beregi horretara bideratutako podcastik apenas dagoen, eta horretan ere eragin nahi dugu, eta mintzanet.eus plataforma baliatzen dutenei eskaini.

Jarraian duzue Patxi Gaztelumendi eta Ander Makazaga Mintzanet egitasmoko koordinatzaileak MINTZORDUAK proiektuak izan nahi duenari buruz hitz egiten:

Jarraian dituzue laburpen bideoa eta bideo zein audio pilulak:

1.- Mintzorduak proiektuaren jatorria

2.- Gonbidatuen profila

3.- Formatua eta euskarriak

4.- Nazioarteko parte hartzea

5.- Mintzanetek 10 urte

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude