Miguel Angel Gutierrez bidelariak eta Garbiñe Loiarte bidelagunak Bilbon aurrez aurre elkar ezagutu dute, ia bi urtez ordenagailuaren aurrean euskara praktikatzen jardun ostean. Miguel Angel bilbotarra da eta Garbiñe, berriz, andoaindarra. Garbiñe lan kontuengatik joan da Bizkaiko hiriburura eta bertan, topo egin dute, San Mames futbol zelaiaren aurrean. Udan Mintzaneteko saioen etenaldia egingo badute ere, ikasturtearen hasieran berriro jarraitzeko asmoa agertu dute.