Gemma Sangines, bidelaria: “Mintzanet oso baliagarria da; bereziki, kanpoan bizi garen lagunontzat”

Gemma Sangines Bilbon jaio zen, duela 43 urte. Bizitzak Valentziara eraman du, eta psikologo-lanetan ari da han.


Kike Amunarriz telebista-aurkezlearen bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Proiektua oso baliagarria da; bereziki, kanpoan bizi garen lagunontzat. Euskara praktikatzeko aukera polit, erraz eta merkea da. Euskaraz bizitzeko, nahiz eta Euskal Herritik urrun bizi, eta jendea ezagutzeko parada ere bai”, esan digu Gemmak.
Gemma bidelaria da, eta bere bikotekideari bizipenak kontatzeko aukera duela azaldu digu. “Bitxia da, baina elkarren lagunak ezagutu ditugu, eta harreman lasai eta hurbila sortu da bion artean”, gaineratu du bilbotarrak. Bere bidelagunari esker, Euskal Herriko mugimendu sozialen eta hainbat ekimenen berri izaten duela ere aipatu digu.

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude