Roberto Dagnino-Mintzanet Bere Ahotan

Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”

Estrasburgoko Unibertsitatean irakaslea da Roberto Dagnino (1980). Jaiotzez italiarra bada ere, Herbereetan eta Frantzian bizi da, eta iragan udan, Euskal Herrian izan dugu! Lazkaoko Maizpide Euskaltegian egonaldia egin du, eta bertan bizitako esperientzia kontatzera animatu zaigu.

Barnetegien beharraz, online aukerez etab. mintzatu da, horiek euskara ikasi nahi dutenei oso lagungarri zaizkiela onartuz. Hala ere, prestakuntza saioak azterketei oso lotuta daudela iritzi du, eta etorkizunean bestelako funtzionamendu batzuk ere praktikan jarri beharko liratekeela dio: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea. Beste helburu bat luketenak: euskara maila mantentzea, euskal kultura sakonago deskubritzea”.

Ikusi Robertok partekatu digun bideoa, eta ezagutu Lazkaoko Maizpide Euskaltegian bizi izan duen esperientzia.

Eskerrik asko, Roberto!

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude