Jose Inazio Arrizabalaga (Abadiño, 1958) euskara teknikaria da. Berak astero Palentziako gizon bati laguntzen dio euskara praktikatzen. Jose Inaziok euskara etxean jaso zuen eta, egun, “bizitzeko eta mundua ulertzeko bitarteko” bat dela uste du, “babestu eta bultzatu beharrekoa”.
Zentzu horretan, Mintzanet proiektua “interesgarria” iruditzen zaio: “Euskararen geroa erabilerari lotuta dago, eta bide horretan programa interesgarria da, gure kasuan binaka jarduteko aukera horretan oinarrituta”.
Horrela, beraren eta bere bidelariaren artean konfiantza handia izatea lortu dute eta harreman “polita” dute. “Ni, behintzat, gustura ari naiz”. Jose Inaziok eta bere bidelariak WhatsAppeko bideodeia erabiltzen dute komunikatzeko.