Abenduak 10-bmi-mintzanet

Kostatu / Balio izan [Bost minutuko kastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

kosta(tu)

Zaio (eta da) aditza da. 

*Asko kostatu du (> Asko kostatu zaio). Asko kostatu da.

*Zenbat kostatzen du proiektu horrek? (> Zenbat kostatzen da proiektu hori?

*Oso gutxi kosta(tu)ko digu (> Oso gutxi kosta(tu)ko zaigu). ( balio izan)

 

Bestalde, aditz nagusiaren formaren bi moldeak daude ondo: kosta zaio / kostatu zaiokostako zaio / kostatuko zaio.

Adibideak:

Ikaragarri kosta zaio etxe berria.

Ederki kostatu zaio gaur lokartzea! 

Ez zaio inori askorik kostako hura nondik nora dabilen ikustea. 

Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe! [EH]

 

Aditz-komunztadura objektuarekin (ZER) egiten du, ez kopuruarekin (ZENBAT):

1.500 milioi kosta(tu) zaigu errepide berria

Berrehun pezeta kostatu den liburua.

Asko kostatu zaizkigu lortu ditugun libertate mugatuak.

balio izan

1.- ‘Kostuaz’ ari garela:

Liburu horrek 23 euro balio du/ditu. Aditz-komunztadura, singularrean zein pluralean. Galdera bi modutan egiten da:

Zenbat balio du? eta Zer balio du? 

2.- ‘Baliozko izateaz’ ari garela: 

Balio du lanerako. 

3.- ‘Merezi izateaz’ ari garela (gogora dezagun “Ez du merezi hori konpontzen hastea (*hasteak)” dela esaldi egokia merezi izan aditzari dagokionez ( merezi izan)), bi erabilerak onartzen ditu balio izanek: 

Ez du balio hori konpontzen hastea eta 

Ez du balio hori konpontzen hasteak[EH]

Balio izanez da nahastu behar kosta(tu) aditzarekin. Bakoitzak bere esanahia izateaz aparte, aditz-erregimen diferentekoak dira:

   balio izan DU aditza da; 

  kostatu, ZAIO aditza.

   Beraz, Zenbat balio dezakeen (*kosta dezakeen) jakin nahi dut.

   1.500 milioi kosta(tu) zaigu (*balio dizkigu). ( kosta(tu))

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude