JUSTIN GREEN-MINTZANET BERE AHOTAN

Justin Green, bidelaria: “Euskara pentsatzeko eta mundua ikusteko bestelako modu bat da”

Euskararekiko interesa duela hamar urte piztu zitzaion Justin Greeni (Oregon, 1989), eta bere kabuz hasi zen hizkuntza ikasten. Horretarako, EiTB etxeko edukiak kontsumitzen hasi, eta Gaur Egun albistegian Mintzaneti egindako aipamen bati esker izan zuen egitasmoaren berri.

Ameriketako Estatu Batuetatik astero-astero elkartzen da telematikoki bere bidelagunarekin. 10:00ak izan ohi dira itsasoz bestaldean; 19:00ak Euskal Herrian. Lau urte daramatzate saioak egiten, eta lagun minak bilakatu dira.

Justinentzat euskara “pentsatzeko eta mundua ikusteko bestelako modu bat” da, jendea ezagutzeko “bide oso ona”. Ordutik euskaldun asko ezagutu dituela esan digu: “Izan dudan esperientziaren arabera, esan dezaket euskal jendea oso jatorra dela”.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude