Aitor López, bidelaria: “Mintzaneti esker ideiak euskaraz adierazteko beldurra gainditu dut. Ate berri bat zabaldu zait”

Aitor López (Galdakao, 1967) bidelari gisa hasi zen Mintzaneten duela bi urte. “Ate berri bat zabaldu zitzaidan”. Horrela, teknologia eta euskara batzen dituen proiektuan izena eman eta hizkuntzari hurbiltzeko beste modu bat aurkitu zuen. Hasiera ez zela “erraza” izan aitortu du Aitorrek.

Bigarren bidelagunarekin izan zuen harreman luzea. “Hasieratik ordu erdiko mintza saioa gainditu genuen eta ohikoa zen ordubetez edo gehiagoz hitz egitea”, esan du. Iazko udan, berriz, beste pertsona batekin hasi zen eta “oso pozik” dago. Emakumea bidelaria da, bera bezala (praktikatzeko beharra dauka). Jakin badaki jende asko bidelagun baten zain dagoela, eta haiei utzi nahi izan die bidea.

Horrela, Mintzaneti esker euskarara hurbiltzeko beste modu bat aurkitu du Aitorrek. Edonon eta edonoiz. “Nire beldurrei aurre egiteko beste era bat da. Euskaraz ideiak adierazteko nigan konfiantza gutxi izaten dut maiz. Eta proiektu honi esker oztopo hori gainditu dudala uste dut”, azpimarratu du Galdakaokoak. Gainera, euskal kulturara hurbiltzeko balio izan dio.

“Lerro hauen bidez euskara hobetzen ari direnei, zein euskara  ongi dakizuenei Mintzaneten parte hartzeko adorea eman nahi dizuet. Denok beharrezkoak zarete, baina, batez ere, bidelagunak!”, adierazi du.

“Mila esker guztioi: Mariani, Cristinari eta Ainarari, besteak beste ;-)!”.

Aitor Lopez, bidelaria
Aitor Lopez, bidelaria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude