Miguel Ángel Méndez (Barakaldo, 1967) Osakidetzako langilea da eta duela urte batzuk hasi zen Mintzaneten bidelaguna izaten. Bere ustez, Mintzanet proiektu “ona da, eta jendeari erakusten badiogu, arrakastatsua izango dela iruditzen zait”.
Bere bidelaria Gasteizko emakume bat da, eta astero ordubetez aritzen dira euskaraz hitz egiten Internet bidez. Egun, harreman “sendoa” izatea lortu dute. Zentzu horretan, eskertzen du pertsona berri bat ezagutu izana, nahiz eta ospitale berean lan egiten duten.
Miguel Ángelentzat euskara “erronka bat da”. “Elkar ulertzeko bide bat”, azpimarratu du.