Iker Elustondok (Berrobi, 1989) Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Izena eman bezain azkar hasi zen euskara praktikatzen laguntzen. Gaur egun, astero hitz egiten du Cork-en (Irlandan) bizi den emakume batekin (nahiz eta bera Alemaniakoa izan).
“Hizkuntza gutxituak interesatzen zaizkio. Ikusi dut kanpoko jendeak interesa daukala, eta guk ez baditugu laguntzen inork ez ditu lagunduko”, esan du Elustondok.
Bera euskaraz “hazi eta hezi” da, euskara zabaltzea da bere helburua: “Mundu globalizatu honetan, Mintzanetek euskara zabaltzen laguntzen du”, azpimarratu du berrobitarrak.