Azaroaren 22an Mintzanet proiektua Santurtziko Mamariga Kulturgunean aurkeztu genuen.
Bertara, AEKko hainbat ikasle eta Berbalagun taldeetako kideak gerturatu ziren.
Euskaraz doan eta Internet bidez praktikatzeko aukera hau hurbiletik ezagutu zuten.
Gainera, Santurtzin bizi den Mertxe Gonzalez bidelariaren esperientzia jakiteko aukera izan zuten.
Eskerrik asko etorri zineten guztiei!