Ostiralean 19:00etan (maiatzak 26) Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin genuen aurkezpena. Bertara, Zumarraga eta Urretxuko mintzalagunak bildu ziren, ikasturtearen amaierako ekintza baitzuten.
Cristina eta Ainara egitasmoaren koordinatzaileek eman zuten azalpena, Mintzanet zer den eta funtzionamendua zein den kontatu zuten, besteak beste. Esandakoari laguntzeko, hainbat bideo erakutsi zituzten, baita webgunea ere.
Beraien esperientzia lehenengo pertsonan azaldu zuten Pruden Baztarrika eta Jose Manuel Bereziartua bidelagun urretxuarrek, eta biziki hauei eskertu nahi diegu eskainitako laguntza, baita bertaratu ziren guztiei ere!