Urriak 17-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Baietz ba! / Aritz Galarraga / Mintzalaguna

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

“Baietz, ba!”

Euskaldun askok zenbait esapide adierazteko erdarakada itzelak botatzen dituzte. Hona hemen bat: “a ke ez dator!”.
Ez hori bakarrik: “a ke bai!” edo “a ke ez!”. Bistan da molde gaizto horiek guztiak baztertu, eta euskarak bere-bereak dituenak erabili behar ditugula, euskara ahalik eta txukunena izan dadin.

Beraz, ez dezagun esan “a ke ez dator Patxi!”, baizik eta…
– “Ezetz etorri Patxi!”.

– “A ke bai!” esan ordez?
– “Baietz!”, “baietz, ba!”.

– Eta, azkenik, “a ke ez!” esateko partez…
– “Ezetz!”, edo, bigarren aldiz esateko, “ezetz, ba!”.

“Ezetz etorri Patxi!” “A ke ez dator Patxi!”

HABEko Ikasbiletik jasoa

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude