Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga

Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira

Nerea Luezas bidelari bilbotarrak eta Ramon Arrizabalaga bidelagun gasteiztarrak elkar ezagutu dute. Mintzaneteko kudeatzaileok duela hiru urte t’erdi sortu genuen bikotea, eta ordutik, astelehenero, Skype plataforma erabiliz, euskaraz solasean aritzen dira.

Duela hilabete batzuk, pantailaren muga gainditu eta aurrez aurre elkartzeko proposamena luzatu zion Ramonek Nereari, bidelagunaren familiarekin batera Erratzura asteburu pasa joateko. Hala, udaren atarian, maiatzean, Ramonek, bere emazteak eta Nereak hitzordua finkatu eta inguruak bisitatu zituzten: Elizondo, Amaiur, Infernuko Errota eta Zugarramurdiko leizeak etab.

“Hirurok oso ondo pasatu genuen eta esperientzia oso ona izan zen, errepikatzeko modukoa. Biak oso jatorrak eta atseginak dira, eta oso gustura egon nintzen haiekin. Gainera, Ramonen emaztea ere euskalduna denez, asteburu guztian euskaraz hitz egin genuen”, aitortu digu Nereak.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude