Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
ZER / ZEIN
Muga zedarritzea ez da askotan erraza, baina badira irizpide nagusi batzuk:
Galdera irekietan, zergaldetzailea erabiltzea da egokiena:
Zer adin duzu?
Zer lanbidetan aritzen da ama?
Zer menditan izan zineten atzo?
Zenbatekoren esanahia duenean ere, zer da erabiltzekoa:
Zer indar du alderdi horrek gaur egun?
Zer pisu zenuen 18 urterekin?
Tenperatura 25 °C denean, zer presio dago galdaran?
Era batera edo bestera zedarrituta daukagun multzo jakin batetik bat bereizi behar denean, zeinda aukera egokiagoa:
Bi liburu hauetatik, zein (liburu) nahi duzu?;
Ikusi dituzun herrietatik, zein [herri] gustatzen zaizu gehien?
[Gipuzkoako] Zein herritan bizi zara zu?
[Nafarroako] Zein erregek gobernatu zuen…;
Zein irakaslek egin dute greba?
Batzuetan, biak erabil daitezke, eta testuinguruak adieraziko digu aukeraren egokia:
Zer egunetan joan behar duzu mendira?
Zein egunetan joan behar duzu mendira [aipatutako horietatik]?
Zer kolore erabili da gehien?
Zein kolore erabili da gehien [aipatutako horietatik]?
Zer/Zein herritan bizi da Ane?
Gaur egungo hizkeran eta testuetan, behar baino gehiagotan zeinen aldeko gehiegizko lerratzea nabari da.
Zein ordutan joaten zara eskolara? / Zer ordutan joaten zara eskolara?
Zein koloretakoa da hondoa? / Zer koloretakoa da hondoa?
Ez nekien zein musika aukeratu / Ez nekien zer musika aukeratu
Zein alde dago psikiatriaren eta psikologiaren artean? / Zer alde dago…
ZER, harridurazko perpausetan:
- a) Izena bakarrik doanean, zererabiltzen da: zer etxea!; zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea! (#Zer zorion, zer bake?)
- b) Izena eta adjektiboa edo adjektibo soila doazenean, berriz, baliokide dira zereta zein(en): zer etxe handia! / zein(en) etxe handia!; zer polita! / zein(en) polita! (*zer polit). (→ zer)
AHOSKERA (→ ze/zer; ze/zeren/zein)