Mintzanet eta Boiseko museoa I

Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Boiseko Basque Museum & Cultural Center (AEB) egoitzako euskara irakaslea dugu Susana Siccardi Ohaco. Mar de Platan (Argentina) jaioa bada ere, lotura estua du Euskal Herriarekin, izan ere, amaren familia Iparraldekoa du, Garazi eta Baigorrikoa. Hernanin eta Donostian ere bizi izandakoa da. Ingelesa filologoa da berez, Susana, baina Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Diaspora graduondokoa ikasi … Continue reading Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Diasporatik: Elisabet Etchegaray (Argentina, 1962)

Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik eman zuen izena Mintzaneten. “Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen”, esan zigun Elisabetek.