Mintzanet eta Boiseko museoa I

Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Boiseko Basque Museum & Cultural Center (AEB) egoitzako euskara irakaslea dugu Susana Siccardi Ohaco. Mar de Platan (Argentina) jaioa bada ere, lotura estua du Euskal Herriarekin, izan ere, amaren familia Iparraldekoa du, Garazi eta Baigorrikoa. Hernanin eta Donostian ere bizi izandakoa da.

Ingelesa filologoa da berez, Susana, baina Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Diaspora graduondokoa ikasi ostean hasi zen euskara ere irakasten. Euskara ardatz, “zubiak eraikitzea” du helburu idazten ari den tesiarekin, horregatik, hango eta hemengo ikasleak pantaila bidez elkartu berri ditu.

Jarraian dituzue Mintzanet egitasmoko koordinatzaileei bidali dizkigun bideoak:

Abuztuan, Boiseko Basque Museum & Cultural Center museoaren babespean, Euskal Herrira egingo du bidaia hainbat euskaltegirekin eta mintzalagun programekin hitz egin eta lankidetza-hitzarmenak sinatzeko asmoz. Tartean, Mintzanetekin elkartuko da. Izan ere, egitasmoko erabiltzaile aktibo dugu Susana.

Mikel Baldus izan du oraintsu arte bidelagun, baina honen osasun arazoek baldintzatuta, eten egin behar izan dituzte saioak. Hala ere, Ibarrangelura bertaratuko da argentinarra, Mikeli bisita egitera.

Horrez gain, Bergara ere izango du geraleku, bertatik aritzen den Begoña Egaña mintzakidea aurrez aurre ezagutzeko. Mintzanet +65 programaren baitan, Mizpirualde egoitzarekin sinatutako akordioaren ondorioz, bi astean behin hitzartzen dira Susana eta Begoña. Argentinarrak mate edaria ekarriko du, Begoñak probatu dezan.

You Might Also Like

One thought on “Mintzaneteko laguna dugun Susana Siccardi Ohacok Euskal Herria bisitatuko du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude