Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia, bidelaguna: “Euskara zementu duela komunitate berria osatzea abentura polita da”

Maddi Zubeldia Donostian jaio zen baina Lapurdin bizi da haurtzarotik. Irakaslea da Seaskan, Azkaingo ikastolan. Mintzaneten berri adiskide baten bitartez izan zuen duela pare bat urte, eta aurreko udan animatu zen izena ematera. Londresen bizi den Inigo Iruskieta bidelariarekin elkartzen da astero saioak egiteko.

Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”

Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.