Donostiako Sarquavitae Villa Sacramento adinekoen egoitzako zuzendaria, Elena Beristain elkarrizketatu dute Onda Cero irratian. Bertan, Mintzanet zer den azaldu du eta egoiliarrek bidelagun gisa parte hartzen dutela kontatu du, bidelariei euskara praktikatzen laguntzeko.
“Hizkuntzarekin harremanetan egoteaz gain, autoestimua bereziki lantzen da. Adinekoen egoitza batean bizi badira ere, Mintzaneten bidez gizarteari zerbait ematen ari direla senti dezakete”, azaldu du egoitzako zuzendariak. Honelako ekintzak bultzatu nahi dituzte Villa Sacramenton: “pertsonen ongizatea dugu helburu eta ekintza dinamikoak egitea, hau bezalakoak”.
Une honetan, hiru egoiliar ari dira parte hartzen bidelagun gisa (euskaldun jantziak) eta leku ezberdinetako bidelariak (euskara praktikatu nahi dutenak) dituzte, tartean argentinarra den emakume bat.
IRUDIAN: Saioak egiten ari diren bi egoiliar