Abenduaren 3a hemen da, Euskararen Nazioarteko Eguna. Ohi bezala Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek gure hizkuntzaren aldeko manifestua partekatu dute, eta noski, Mintzanet egitasmoak bat egin du aldarriarekin. Honatx:
“Bat, eta bat, eta bat, eta beste bat… bi, gehi beste bat…
gehiketa da gaigintza, txirikordan dabiltzan harien
ehuna sortzen dugun bat eta bakar kolektiboak.
Gaigintza da gehiketa kolektibo txirikordatua.
Ehungintzaren artea. Ehundarron mugimendua.
Ari eta ari, hariak gurutzatuz bidegurutzeetan.
Ebakidura eta loturak hari fin edo lodien artean.
Gorri, urdin edo zuriak… bat eta bakoitza bere-berea
elkarri begira. Korapiloak, elkargune. Bakoitza nor
berea, nortasun bat eta bakar. Hari sendo eta ahul.
Hari zahar edo berri. Ez deusa bakarrik, eta osoa,
batera. Ehun! Guztion artean ehuna!
Ehundegi bat gara, bakartasunak batuz, gurutzatu
eta korapilatuz gabiltzan hari luze-laburren ehungile
artisauak. Ixte zein irekitze. Korapilo, lotura eta
askatzeak. Eskuaren tenkatze eta lasaialdiaren
mugimendua gara. Euskararen ehundegia. Garen
geroaren ehundegia”.
Irakurri manifestu osoa, jarraian.
Bestetik, Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena idatzi du, 2025eko abendurako mobilizazio sozial handi baterako deia egingo dutela ere iragarriz.
Irakurri adierazpena, hemen.