Abenduak 4-bmi-mintzanet

Euskararen nazioarteko eguna [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Artikulua

Ze euskarak mundua edertzen du, bai. Euskara ez da edozein hizkuntza, habitat eta izaera oso hauskorra duen hizkuntza bat da, nahiz eta milaka urte dauzkan.

Mikel Urdangarin

Gaur Euskararen Nazioarteko eguna dela jakingo duzue dagoeneko. Txoko honetan egunero da euskararen eguna, eta gaur ere saiatuko gara euskaraz bizitzen. 

Euskararen erabilerarekin kritiko agertzen zaigu Arantza San Sebastian, aspaldiko artikulu batean. Egun aproposa da horretaz gogoeta egiteko.

Zenbat maite dugun euskara!

Zein polita den gure herria, zein ederrak baso eta zelaiak, zein goxoa gure hizkuntza, biraorik gabea, zenbait maite dugun euskara, hain zaharra.

Horregatik blogaren izena, seme-alabena bezala, euskaraz jarri dugu, eta oso pozik eta lasai geratu gara. Gure etxe asko ere holakoak dira, “Gure Nahia”, “Ene Gogoa”, “Gure Kabia”, “Ene Txokoa”…

Atea zeharkatu, eta Madrilen egongo bazina bezala, aizu!

Arantza San Sebastian (moldatua)

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude