20211116-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Depende’; ‘Lo arnasaren kulunka’; ‘Zaharra zara Bilbo’


Artikulua

Umearekin batera lo egin edo logelan bakarrik utzi?

Lo arnasaren kulunka

Arnasa bizkortu, hatsa baretu. Bihotz taupadak azkartu, pilpirak naretu. Haurren loa kezka iturri da, eta baita zenbait obra eta praktikaren oinarri ere. Haurraren autonomia ikurtzat daukatenak boladan egon ziren duela bi hamarkada inguru: umearekin batera lo egiteak (berriro) indarra hartu du egun.

(…) Duela bi hamarkada pasatxo inguru, boladan egon zen Estivill metodoa. Eduard Estivill mediku katalanak Neurofisiologian, pediatrian eta loaren medikuntzan espezializatua da Duérmete niño (Egizu lo haurra) liburua plazaratu zuen 1998an; Richard Ferber mediku pediatra estatubatuarraren metodo konduktistaren berrirakurketa egiten zuen. Umearen autonomia ikurtzat hartu, eta haiek logelan bakarrik uztearen aldeko agertzen zen. Arrakasta komertzial izugarria izan zuen; 22 hizkuntzatara itzuli dute, eta hiru milioi aletik gora salduak ditu.

Kontrara, eztabaida asko sortu izan du pediatriaren munduan; kontrako iritziak ere saldoka. Azken urteetan, berriz, eta metodo horren ifrentzu modura, indarra hartu du beste joera eta praktika batek: haurrarekin ohea partekatzeak, edo haurrarekin batera lo egiteak gaztelaniazko colecho edota frantsesezko cododo kontzeptuak estandarizatu dira gurean. Haurraren loak ibilbide diskurtsibo oso bat eraiki du azken hamarkadotan.  Eta, zergatik ukatu, baita marketin estrategiek sustatu eta bultzatutako pedagogiak ere (…).

Osorik irakurri, hemen

Gorka Erostarbe Leunda.

Berria

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude