Florencia Deniz (1993) Villa Maríakoa da, eta duela urte batzuk euskara ikastea erabaki zuen. Hamar urte zituenean etxean euskaraz idatzitako liburu bat aurkitu zuen. Interesgarria iruditu zitzaion eta 14 urterekin hizkuntza ikastea erabaki zuen. “Orain, euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, nire bizimodua da”, aitortu zigun.
Euskal Diasporaren Eguna (irailaren 8an) dela eta, gure erabiltzaile batzuek eurantzat euskal diaspora zer den azaldu digute.
Eskerrik asko, Flor!
Honako hauek ere erantzun diote galdera horri: