Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Egunean behin
Egunean Behin jokoan gaurtik aurrera eta bost egunez (astelehena abenduaren 2a arte), egunean bi aldiz jokatzeko aukera egongo da, Durangoko Azokari lotutako sustapen bat dela eta. Ekainean ere abiatu genuen halako lehiaketa paraleloa Gidabaimenak Euskaraz proiektuarekin, eta orain, Azokari buruzko galderak erantzutea izango da koxka. Lehiaketak eta sailkapenak ez dute pisurik, baina bost egunetan parte hartzen dutenen artean, bi sari zozketatuko dira: Durangoko DA! poltsa parea, bakoitza azokako produktuez betea.