Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen Gasteizko Legebiltzarrean azaldu dugu.
Bertara, Legebiltzarreko lehendakaria, Bakartxo Tejeria, etorri da. Baita langileak ere. Denok saio praktikoak egin ahal izan dituzte Argentinako Mónica Usubiagarekin, Donostiako Idoia Gutiérrezekin eta Errenteriako Maialen Mariscalekin.