20220201-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ordinalen eta banatzaileen idazkera / Ana Galarraga / Naizen

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

Laburbilduz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:

1) Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.

2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek

honela egiten dute: hogeita batgarrenhirurogeita batgarren.

Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarrenhirurogeita hamabosgarren,

eta abar idatziko da.

21. gelditu da atzoko lasterketan……..hogeita batgarren gelditu da atzoko lasterketan

5.ena naiz lan-poltsetako zerrendan….bosgarrena naiz lan-poltsetako zerrendan

3) Kontuz honekin!

Amaieran bost daukaten zenbaki guztiek –garren atzizkia hartzean, amaierako T hori galtzen dute.

ZenbaTgarren gelditu zara lasterketan? BosTgarren gelditu naizBosgarren gelditu naiz 

3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten

dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbanaeta abar. Hauen aldaerak

ere (borzna) berdin idatziko dira.

Kontuz hauekin!

Bana erabiltzean, aditza singularrean jarriko dugu:

Jonek eta Anek liburu baNA erosi DITUZTE 

Jonek eta Anek liburu baNA erosi DUTE

-NA atzizkia mila eta milioirekin: aurreko zenbatzaileari erantsiko diogu

Hamar milaNA pezeta dauzkagu           HamarNA mila pezeta dauzkagu

Bost milioiNA eman dizkigute               BosNA milioi eman dizkigute

Ariketak Euskaljakintza:

Praktika 1: ordinalak idatzi.

Praktika 3: ordinalen eta banatzaileen idazkera (hautatu erantzun zuzena)

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude