Isabel Iraugi MBA

Isabel Iraugi, bidelaguna: “Gure hizkuntzak aupada gogorra behar du eta zenbat eta hiztun gehiago hobe. Mintzanet aupada hori emateko era erraz bat da”

Irakaslea izandakoa da Isabel Iraugi durangarra. Egun, jubilatuta dago, baina ikasten jarraitzeko beti prest dagoela esan digu, baita irakasteko ere, noski. Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Marisa Barrena bidelagunak sartu zion euskara online eta doan praktikatzeko proiektuan parte hartzeko “pozoia”, hala aitortu digu, eta esperientzia “oso positiboa” izaten ari dela dio.

Bi bidelari ditu, Eduardo Lopez de Sosoaga, gasteiztarra; eta Lidia Fernandez de la Calle, arrasatearra. Astero-astero elkartzen da haiekin, ordubetez, eta dituzten beharrizan linguistikoei  aurre egiten laguntzen die.

Euskal hiztunok “euskararen alde ahal den guztia egin behar dugulako” erabaki zuen bidelagun izatea, bere ahizparekin batera, izan ere, uste du Mintzanet horretarako tresna baliagarria dela: “Gure hizkuntzak aupada gogorra behar du eta zenbat eta hiztun gehiago hobe. Mintzanet aupada hori emateko era erraz bat da. Proiektua ona iruditzen zait eta guztiz lagungarria bidelarientzat”.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude