Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.
Horretaz gain, Donostiako Zorroaga egoitzako Pilar Iragorriren eta Azpeitiko San Martin egoitzako Rocio Korta eta Mila Altunarekin lekukotzak entzuteko aukera izan dute goizeko saioa entzun dutenek.
Hementxe duzue osorik entzuteko aukera, ez galdu!