euskarabentura-mintzanet

Getxon amaitu da 2024ko  EuskarAbentura espedizioa

Uztailaren 1ean abiatu zuten 127 gaztek aurtengo EuskarAbentura espedizioa Atharratzen, eta uztailaren 31ra bitartean aritu dira Euskal Herria zeharkatzen. Iragan asteazkenean Getxon bukatu zen inoizko parte hartzerik handiena izan duen edizioa.

27 herritan egin dute gaua pasatzeko geldialdia zazpi lurraldeetako gazteek. Lan taldeak osatuta, kamisetak banatu, ardurak zehaztu eta egunean eguneko programak eta gaiak findu zituzten lehenengo egunetan -besteak beste, euskara batua eta euskalkiak, emakumea eta kirola, eta utopia-.

Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, Auritz eta Zubiri igarota, 16 eta 17 urte bitarteko partaideak Nafarroan sartu ziren, eta ostean igaro dituzte Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia. Omako basoa eta Gaztelugatxe bisitatu dituzte, eta Gernikan zein Bermeon musika izan dute azken egunetan protagonista. Kaleko Urdangak taldeko kideek kontzertu akustikoa eskaini zieten, eta Xsakarak bere proiektua aurkeztu zien gazteei.

Ia 800 kilometro oinez (eta autobusez) egin ostean Getxon agurtu dute bosgarrenez antolatutako espedizioa.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude