Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
Neska edo mutila
Liburutegiko txiki txokoan geunden nire zortzi hilabeteko alaba eta biok, bera lurrean nolabait mugitzen eta ni aldizkariak ikusten.
Bat-batean, hor zebilen ume batek guregana hurbildu eta galdetu zidan: “Zergatik dauka jantzita pijama?”. Eta nik aitortu nion goizean ez niola kendu pijama eta horregatik jarraitzen zuela pijamaz. Erantzuna oraindik airean zegoela berak beste galdera bat bota zidan: “Nola dauka izena?”. Eta esan nion: “Neskatila honek Alba dauka izena”, eta berak: “Baina mutila da!”. Nik orduan: “Ez, neska da”. “Pero va de chico”, esan zidan gazteleraz. Galdetu nion zergatik, baina ez zuen erantzun; horren ordez, beste milaka galdera egin zizkidan. Albak belarritakorik ez daukalako? Edo pijama zuria eta marroia duelako? Ni horretaz pentsatzen geratu nintzen.
Harritu ninduen hiru urteko ume batek hain argi izateak neskek edo mutilek nolakoak izan behar duten. Gero gogoratu nintzen nire semea lau urterekin hasi zela esaten arrosa kolorea neskena zela. Zein azkar ikasten diren estereotipoak. Txikitatik goaz gure kaiola eraikitzen gure familiakoen eta ingurukoen laguntzaz. Hormak garden-gardenak dira, baina sendo-sendoak.
Paloma Martínez. Goienkaria