Ez duzu Mintzanet ezagutzen? Bertan, euskara on line praktikatzeko aukera izango duzu: noiznahi eta nonahi.
Jende askok zure beharra du eta zurekin euskaraz hitz egiteko zain daude. Horregatik, zu animatzeko hurrengo kanpaina jarri dugu martxan. Hemen, kartela ikus dezakezu. Datozen egunetan gainerako materiala ikusteko aukera izango duzu.
Bitartean, animatu, sartu www.mintzanet.net-en. Parte hartu ahal izateko ez duzu titulurik behar, ez baitzara irakaslea izango. Zure egitekoa bidelariari (euskara praktikatu nahi duen pertsonari) laguntzea izango da, berak soltura irabazi, lotsa galdu eta euskaraz hitz egiteko erraztasuna eskura dezan.
Astean ordu erdiz jarduteko denbora baduzu, euskarari bultzada bat eman nahi badiozu eta pertsona berri bat ezagutu nahi baduzu, Mintzaneten badugu zuretzat lekua! Ordenagailutik, tabletetik edo mugikorretik jardun dezakezu, Internet bidez.
Zure zain gaude!