Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Ezin naiz etorri ala ezin dut etorri?
Ezin naiz etorri da forma egokia. Aditz nagusiak (etorri) erabakitzen du zein adizki laguntzaile erabili.
Aditz nagusia iragankorra (transitiboa) bada, DU da laguntzailea; iragangaitza (intransitiboa) bada, berriz, DA.
Ezin naiz joan Ezin dut joan
Ezin dut ekarri
Berria egunkariaren estilo-liburuak ere jasotzen du:
ezin izan. Laguntzen duen aditzaren araberakoa du erregimena.
Ezin dute joan Nafarroara*
Ezin dira joan Nafarroara.
Herritarrek ezin dute isilik geratu*
Herritarrak ezin dira isilik geratu.