‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, Bartzelonako Universitat Autònomako ikasleek Itxaro Borda idazlearekin izan zuten elkarrizketa jaso dugu. Bertan, ‘% 100 Basque’ liburuaren inguruan aritu ziren, Aritz Galarraga irakurlearen laguntzarekin.
