Ione Forcada (bidelaguna) eta Raul Alfaro (bidelaria) Donostian elkartu dira

Ione Forcadak sortu eta berehala ezagutu zuen Mintzanet, Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpenean izan baitzen. Bagera Elkartean ere parte hartzen du, eta, ongi pentsatu ondoren, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen. “Aurrez aurre laguntzailea izatea errazagoa da. Interneten, berriz, ez daude hainbeste baliabide, baina tira”, dio Ionek.

Sorbonako (Paris) ikasleak euskararen inguruan aritu dira

Etxepare Institutuak eta Mintzanetek ‘Euskal sortzaileak sarean’ programa martxan jarri dute. Horrela, euskal eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 36 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

'Euskal Sortzaileak Sarean' proiektuaren aurkezpena (Eider Rodriguez, Ritxi Lizartza, Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi) Koldo Mitxelenan (Donostia) 2013/11/08

Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da

Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Bost idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, … Continue reading Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da

Lourdes Erquicia, bidelaria: “Mintzanetek beldurra kentzeko balio izan dit”

Lourdes Erquiciak Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Irungoa da eta 55 urte ditu. Proiektu honetan izena eman zuen lehenetakoa izan zen. Duela sei hilabete hasi zen bidelari, eta oso pozik dago. Bere bidelaguna, María Cecilia Cenóz, Argentinakoa da, eta jada lagunak direla dio. «Asko ikasi dut berarekin, eta beldurra kentzeko balio izan dit. Jende … Continue reading Lourdes Erquicia, bidelaria: “Mintzanetek beldurra kentzeko balio izan dit”

Eva López Soria, bidelaria: “Hamar bat emango nioke proiektu honi”

Eva López Soria Barakaldon bizi da eta 35 urte ditu. Administrari laguntzaile gisa egiten du lan, eta Mintzanetek Habeko lehenengo profila gainditzeko asko lagundu diola esan digu. Internet bidez ezagutu zuen proiektua, eta biziki eskertzen du hizkuntza praktikatzeko eman dion aukera. “Oso interesgarria iruditzen zait, eta praktikatzeko modu ezin hobea da: inora joan gabe eta … Continue reading Eva López Soria, bidelaria: “Hamar bat emango nioke proiektu honi”