María Noel Abella eta Iban Bilbao elkarrekin - Mintzanet bere ahotan

Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Duela bi urte elkartu genituen María Noel Abella bidelari uruguaitarra eta Iban Bilbao bidelagun bermeotarra, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ahalbidetzen duen Mintzanet egitasmoan. Ordutik, astero-astero, ordenagailuko pantaila erabiliz mintzapraktika saioak egiten dituzte, baina sorpresa ederra eman berri digute. Iban Montevideora joan da María bisitatzera, eta izan duten enkontrua grabatu eta gurekin partekatu nahi … Continue reading Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Maria Noel Abella Aiscar-Mintzanet bere ahotan

Maria Noel Abella, bidelaria: “Entzuteko, hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna hobetzen lagundu dit Mintzanetek”

Montevideon bizi da Maria Noel Abella Aiscar (1977). Duela urtebete eman zuen izena Mintzanet egitasmoan, eta astero-astero elkartzen da Iban Bilbao bidelagunarekin euskara praktikatzeko. “Laguntza handia” dela aitortu digu, Uruguain euskaraz norekin hitz egin ez duelako. Hala, B1 mailako azterketa prestatzeko kide paregabea aurkitu genion, eta oso pozik dago: “Entzuteko, hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna … Continue reading Maria Noel Abella, bidelaria: “Entzuteko, hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna hobetzen lagundu dit Mintzanetek”

Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute

Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu … Continue reading Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute