Montevideon bizi da Maria Noel Abella Aiscar (1977). Duela urtebete eman zuen izena Mintzanet egitasmoan, eta astero-astero elkartzen da Iban Bilbao bidelagunarekin euskara praktikatzeko. “Laguntza handia” dela aitortu digu, Uruguain euskaraz norekin hitz egin ez duelako. Hala, B1 mailako azterketa prestatzeko kide paregabea aurkitu genion, eta oso pozik dago: “Entzuteko, hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna hobetzen lagundu dit Mintzanetek”.
Eskerrik asko, Maria Noel!