María Noel Abella eta Iban Bilbao elkarrekin - Mintzanet bere ahotan

Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Duela bi urte elkartu genituen María Noel Abella bidelari uruguaitarra eta Iban Bilbao bidelagun bermeotarra, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ahalbidetzen duen Mintzanet egitasmoan. Ordutik, astero-astero, ordenagailuko pantaila erabiliz mintzapraktika saioak egiten dituzte, baina sorpresa ederra eman berri digute. Iban Montevideora joan da María bisitatzera, eta izan duten enkontrua grabatu eta gurekin partekatu nahi izan dute.

“Mintzanet programari esker ezagutu genuen elkar, eta orain aurrez aurre egoteko aukera izan dugu. Bideo hau bidaltzen dizuegu beste pertsona batzuk ere Mintzanet programan parte hartzera anima daitezen!”, azaldu digu uruguaitarrak.

Oso pozik ageri dira bata zein bestea, eta noski, gu ere, hala gaude.

Gora zuek!

You Might Also Like

2 thoughts on “Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude