Urriak 29-bmi-mintzanet

Ahoskera zaindua [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

ahoskera zaindua

87. araua mintzo da horretaz. Garbi dio Euskaltzaindiak zein den arauaren helburua:

arauok hizkera zaindua, maila jasokoa, erabili behar denerako dira, hau da, irrati-telebistetako berri-emanaldietarako, jendaurreko hitzaldietarako, eskolako azalpenetarako eta horien antzeko egoeretarako”,

eta “ez dira hartu behar orain arteko hizkeren ordezkotzat, osagarritzat baizik”. Alegia, “ez dira euskara batua ahoskatzeko modu bakarra eta are gutxiago, noski, euskalkiak ahoskatzeko era”.

Jokamolde zehatz batzuk ere ematen ditu:

Irakasleak “[arauok] bere ahoskera biziaz gainera irakatsi beharko ditu eta ez haren ordez”; era berean, “on da komunikabideek ere askotariko eredua edo eredu malgua ematea”.

Euskaraz ere, beste edozein hizkuntza osotan bezala, ez da berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide edo senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan. EBAZen (Euskara Batuaren Ahoskera Zainduaren) lekua lehenengo erabilera horietan dago, ez bigarrenetan”.

Arau orokor batera ekarri behar izanez gero, hauxe da ahoskera zainduaren oinarri-oinarrizko araua:

Bokal eta kontsonante guztiak ahoskatu behar dira —alegia, <horiek> [ho.ri.ek / *hoiek], <zu.ek e.re> [*zuek’e]…—, eta idatzita bezala esan behar dira hitzak, hotsak aldatu gabe: esaterako, <laster> [las.ter / *laixter], <otso> [o.tso / *otzo, *otxo]. Salbuespen nagusi bakarra h letraren ahoskera da. Oro har, ez da ahoskatzen; Iparraldeko zenbait hiztunek, hala ere, idatzi bezala ahoskatzen dute.

Arau orokor horretaz gain, hala ere, ez da ahaztu behar ahoskera zainduak badituela beste ezaugarri batzuk ere:  kontsonante-bilkura batzuen ahoskera.

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude