Andrea Bella (Uruguai,1978) Mintzaneten parte hartzearekin batera hasi zen euskara praktikatzen, baina pauso bat aurrera egin eta bidelari izateaz gain, bidelaguna ere bilakatu da: “Jasotzen dudana emateko gai naiz orain”.
Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Jende zoragarria ezagutzeko aukera da. Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”.
Muxu erraldoi bat bidali digu Bellak Uruguaitik!