Hilabete gutxi daramatzate Agurne Juldain arrasatearrak eta Sebastian Amaya argentinarrak Skype bidezko elkarrizketak izaten, larunbatero. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren bidez ezagutu zuen Amayak Mintzanet eta 2020ko apirilaz geroztik dago Juldainekin harremanetan. Aurten, Literatura irakasle den argentinarrarri, Euskal Herrira etortzeko eskaintza egin diote, eta Lazkaoko Maizpide barnetegian hilabete t’erdiko egonaldia egin du. Euskara irakasle izateko gaitasunarekin itzuliko da sorterrira.
Baina Lazkaon izan dela aprobetxatuz, bere bidelagunarekin biltzeko aukera baliatu du. Hala, Arrasaten ikusi dute aurrenekoz elkar, eta Juldainen familia ezagutu du. Herriko hainbat txoko erakutsi dizkiote anfitrioiek, eta pena handiz agurtu zuten elkar. “Ederto pasa genuen. Motza baina ederra izan zen”, esan digu Juldainek.
Tokiko hainbat komunikabidek enkontruaren berri ere eman dute sarean:
- Argentinako euskara ikaslea Arrasaten: “Posible da euskara ikastea” (Mondraberri.eus)
- Mintzanet, euskaraz, lagun berriak egiteko ekimena (Goiena.eus/arrasate)