Minztanet 2022

Asebetetze-inkesta eta saioen jarraipena

Kaixo, lagunok. Urte berri on!

2022a hasi dugu dagoeneko, eta indarrez beteta ekingo diogu Mintzaneten. Ziur aurrekoa baino askoz hobea izango dela. Berezia izango da, euskara erdigunera ekarriko duten hainbat ekitaldi ospatuko baitira, eta zer esanik ez guretzat, 10 urte beteko baititugu, eta sorpresaz beterikoa izango dela aurreratu nahi dizuegu!

Urte berriari egindako ongi etorria aprobetxatu nahi dugu, Mintzaneteko erabiltzaile gisa, zer moduz zabiltzaten galdetzeko. Hau da, kidearekin saioak egiten ari zareten baieztatzeko. Mesedez, erantzun mezu honi zure mintzakidearekin saioak egiten ari zaren edo ez jakin dezagun.

Bestalde, urtero legez, Mintzanet egitasmoko partaidetza aktiboa izateko, proposamen bat luzatu nahi dizuegu: Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Gure webgunean noizean behin proiektu honetan parte hartzen duzuenon bizipenak kontatu ohi ditugu: nola izan duzuen Mintzaneten berri, zer moduz moldatzen zareten zuen bikotekidearekin, zer ikasi duzuen… Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa;Mintzanet bere ahotan’ atalean. Horretarako bi aukera daude: idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide, zuk ikusteko:

     – Idatzia: galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, guri bidali eta testua osatuko genuke. Zure argazki bat ere beharko genuke: Iratxe Azuaga, bidelaria

     – Bideoa: Skype bidez elkarrizketatxo bat edukiko genuke, eta gero horrekin bideo labur bat osatuko genuke. Zure argazki bat ere beharko genuke: Kepa Etxeberria Artetxe, bidelaguna

Ekimenaren helburua, Mintzanet ezagutzera ematea da, eta bidelagun (laguntzaile) gehiago lortzea. Horregatik, BIDELAGUN bilakatu eta bidelari berri bati euskara praktikatzen laguntzeko prest zaudeten jakin nahiko genuke. Hala balitz, idatzi info@mintzanet.net-era mezu bat eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gero eta jende gehiago dago euskaraz aritzeko gogoz, laguntzeko prest zaude?

Bestalde, Mintzaneti buruz duzun iritzia jaso nahiko genuke. Hemen duzu inkesta txiki bat; zure erantzunak oso lagungarriak izango dira (bost minutuko kontua da). Bete inkesta, hemen.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude