Jose Inaxio Perez de Robles gasteiztarra da jaiotzen, baina 15 urte baino gehiago daramatza Katalunian. Euskaraz hitz egiteko aukera oso gutxi dituela aitortu digu, eta laguna duen eta Bergan bizi den Xavier Campillorekin hitz eginda, Mintzanet programan eman zuten elkarrekin izena. Ezagutu Xavierrek partekatu digun esperientzia, jarraian.
Internet bidez elkartzen dira astero, Skype bidez, eta oso pozik daude elkarrekin. Bizitzaz eta duten interesez hitz egiten dute beraien saioetan.
‘Mintzanet bere ahotan’ atalean bere esperientzia partekatu digu bidelagun gasteiztarrak. Zinez interesgarria kontatu diguna, eskerrik asko, Jose Inaxio!