Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Gogorra izan behar du bakarrik bizitzea
Gogorra izan behar du bakarrik bizitzeak
Biak dira zuzenak
- Behar izanaditzak, nolabaiteko inpertsonaltasuna tartean denean (irudipenezko zentzuan), zalantza eragiten du era honetako esaldietan:
Egon behar du hara doan bideren bat / Egon behar du hara doan bideren batek.
Gogorra (izan) behar du bakarrik bizitzea/bizitzeak.
Moduren bat/batek egon behar du hau konpontzeko.
Zergatik egon behar du lege bat/batek gizonezkoentzat, eta beste bat/batek emakumezkoentzat?
Argentina(k) lurralde zabala izan behar du.
Ederra izan behar du horrela bizitzea(k).
Bi moldeak ageri dira tradizioan, eta bi moldeak dira zuzenak. Baten alde egitekotan, esan behar da, tradizioaren arabera preseski, normalagoa dela subjektua absolutuan (NOR kasuan) ematea, eta ez ergatiboan.