Italiarra da, jaiotzez, MARTA DE PEDIS. Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hartu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da.
Lagun espainiar asko dituela aitortu digu, eta horiei euskara ikasteko asmoa azaldu zienean, harriduraz erantzun ziotela: “Zergatik? Izugarri zaila da, ulertzeko eta ikasteko ezinezkoa”. Hitzok erronka pertsonal bilakatu zituen, eta egun, harro dago euskal kulturaren parte sentitzen baita.
Mintzanet Bere Ahotan atalean izan erromatarrarekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta zera aitortu zigun: “Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”
Martaren bidelaguna den Mikel Markotegik zorionak eman dizkio bideo bidez. Jarraian duzue ikusgai:
One thought on “Bidelari onena 2023: Marta De Pedis”