Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Gehien eta gehiago
Gaztelaniazko “más” konparazioa egiteko eta superlatiboa egiteko erabiltzen da, baina euskaraz ondo bereizi behar dira horiek biak: “gehiago” eta “gehien/gehiena”.
Gaztelaniazko esaldi honetan: “el que más ha estudiado”, “más” hori superlatiboa da; beraz, “gehien/gehiena” erabili behar da (“gehien/gehiena ikasi duena”).
Adibideetan “gehien” forma erabili baldin badugu ere, horren forma mugatua erabiltzeak ere izan du tradizioa (“gehiena”).
Adibideak:
Ikasgai hau da gehiago gustatzen zaidana.
Ikasgai hau da gehien gustatzen zaidana.
Arrautza frijituak eta patatak dira gehiago jaten dudana.
Arrautza frijituak eta patatak dira gehien jaten dudana.
Folka da gehiago entzuten dudan musika .
Folka da gehien entzuten dudan musika.
Ariketa batzuk HEMEN